Vistas de página en total

domingo, 8 de mayo de 2016

Eboluzioa

Lehen akodeoi diatonikoa 1829. urtean sortu zen Vienan. Orduz geroztik,  instrumentu honek aldaketa handiak jaso ditu bai kanpoko itxura fisikotik, bai eta barruko egitura konplexuan ere.
Ondorengo pauso handia Frantzian eman zuen akordeoi diatonikoak, eta gutxi gorabehera gaur egungo barne egitura izango zuen. Trikitixa sotu zen urtea ela lekua ez daude zehaztuta. Historialarien ustetan, Trikitixa 1880-1890 urteen artean sotuko zen , gaur egun Italia den Piamonte probintzian.

Instrumentu oro bezalaxe akordeoiek berain eboluzioa izan dute eta etorkizunean beste hainbeste aldaketa jasngo dituzte,  aldaketak jasaten ez duen instrumentua hil egiten baita.

viernes, 15 de abril de 2016

deabruaren kerazioa

Historian zehar, Trikitixa eta beste zenbait airezko-instrumentu debekatuak izan dira elizaren ondorioz, hauek deabruak sortuak edo moralki ez legalak izateagatik. Trikitixaren kasuan eliza katolikoak instrumentu hau jotzea debekatu zuen,  bai eta momentu batean heriotza zigorra jarri ere. Debeku hau gizakion gan instrumentu honen musikak eragindako barre algarak eta alaitasuna ziren, elizaren ikuspuntutik erreakzio hauek ez ziren onargarriak. Hala eta guztiz ere, instrumentu preziatu honek aurrera egin zuen ilunpean eta ilegalitatean. Gaur egun, elizak onartzen duen instrumentu bat da, bai eta honen sustapena ere. Adibidez, gaur egun zenbait eliza ospakizunetan txikitixaren doinu alaia entzun dezakegu.

viernes, 8 de abril de 2016

Neurriak

Partitura edo kanta guztiak ez dira neurri berean idazten, hau da, fandago batek eta arin-arin batek ez dute erritmo bera. Fandangoak adibidez, 3/4 erritmoa du eta hau ezker notak jotzean ikus dezakegu( zenbaki pareak bi aldiz jotzen  dira eta lehenak behin). Beste neurri ezagun bat arin-arina da. Neurri honek 2/4 neurrian idazten dira eta ezker lasaia dute (ezker nota parreak proportzioan jotzen dira, hau da, tekla bakoitiko bikoiti bat jotzen da).
Argi izan behar dugu, beste edozein instrumentuk bezalaxe, Trikitixak mota guztitzko musika jo dezakeela.

viernes, 4 de marzo de 2016

ezker notak

Ezker teklatuan 12 botoi edo tekla daude. Partituretan  ezkerrko  zein botoi jo behar den jakiteko, eskuineko notan fijatu behar gara. Partituretan ezkerriko nota eskuinekoaren azpian kokatzen  da, hau da, zirkunferentziaren azpian. Batzuetan eskuineko nota batek  ezkerreko bat baino gehiago izan ditzake edo bat ere ez.Baliteke zeinbait konposizio musikaletan ezkerreko nota bat bakarrik jo behar izatea; horretarako, puntu bat agertuko da parituran eta azpian jo behar den notaren zenbakia agertuko da. Ezkerreko noten erritmoa kanta motaren araberakoa da, hau da, fandangoak ezker erritmo azkarragoa du arin arin batek baino.

jueves, 25 de febrero de 2016

Lehenengo kanta (pintxo pintxo)


 

akordeak

Botoi edo tekla bakoitzak nota bat baino gehiago izan dezake aspoari barnera edo kanpoaldera ematen badiogu eta beraz, adierazi egin behar da nota bakoitza aspoa irekitzen edo isten jo behar den, beste notarekin  konfunditu  ez gaitezke.Auspoa barnera edo kanpoaldera jo behar  den jakiteko zirkulu batzuk erabiltzen dira. 
Hauek zenbakia borobiltzen dute (jo behar dugun nota). Zirulua fina bada, auspoa barrurantz jo behar dela  adierzten du. Zirkuluaren marra lodia bada ordea, nota auspoa irekitzen jo behar dela adierzten du.
Batzuetan notak binaka, hirunaka eta launaka jo behar dira. Hau adierazteko, zirkulu guztiak itsatsirik agertuko dira eta zirkuluaren lodierari erreparatuz, barnealdera edo kanpoaldera jo behar den konturatuko gara.

domingo, 31 de enero de 2016

hatzen kokapena

Trikitxa jotzerakoan, instrumentu honen botoiak hatz zehaztuekin kotzen dira, teknika hobea izateko eta konfusioak ez sortzeko. Hatz bakoitzak bere ikurra du eta botoia definitzen duen zenbakiaren gainean joan ohi da kokatua. Hauek dira ikur horiek:
Hatz potoloarekin ez da botoirik(notarik) jotzen inoiz eta txikitixaren teklatuaren ertzean kokatzen da.
1. hatzak ez du ikurrik, beraz, zenbaki batek goran ikurrik ez duenenan hatz honekin jo behar da. Erdiko behatzaren ikurra puntutxo bat da. 4. hatzak (hatz potolotik kontazten hasita) boronbil txiki baten ikurra du eta hantz txikiak berriz, "X" ikurra du.

viernes, 22 de enero de 2016

nola ikasi trikitixa jotzen

Modu asko daude trikitixa jotzen ikasteko, baina horietatik bi dira erabilienak:
Lehenengoa, zenbaki bidezko sistema da eta bigarrena aldiz, solfeo edo partitura klasikozko sistema.
Nik lehengo kasuaren  bidez erakutsiko dizuet instumentu hau jotzen sistemarik sinpleena eta errazena baita.

Lehenik jakin beharra dago zenbakiak erabiltzen direla botoiak definitzeko. Botoi bakoitzak bere zenbakia du. Eskuineko teklatuan zenbakiak behetik gora izendatzen dira(teklatuaren behealdean dagoen lehen botoiak 1 zenbakia du eta azkena dagonak berriz 23 zenbakia). Ezkerreko teklatuan beste forma batera ordenatzen dira. Hurrengo irudian ikus dezakezue.

viernes, 15 de enero de 2016

zer da trikitixa?

Trikitixa airezko instrumentu txiki diatonoa da, hau da, botoi bat sakatzean bi soinu desberdin egiten ditu ( auspoa istean eta auspoa irekitzean).  Euskal Herrian oso ezaguna izan harren,  ezta bertan sotua, Italiar jatorria baitu.  Euskal musika folklorikoan eragin handia izan du, bai eta ospakizun herriko, hileta eta nazio doinuetan ere. Hogeita hiru botoi ditu eskuin aldean eta bakoitzak bi nota musikal egiten ditu (botoi batzuk lau nota musikal egiteko ahalmena dute). Ezker aldean berriz,  hamabi botoi daude kokatuta eta bakoitzak nota musikal bat egiteko ahalmena du auspoa barrurantz edo kanporantz eginda. Edozein perkusio instrumenturekin jo daiteke, baina ohikoenak panderoa eta danbolina dira.