Modu asko daude trikitixa jotzen ikasteko, baina horietatik bi dira erabilienak:
Lehenengoa, zenbaki bidezko sistema da eta bigarrena aldiz, solfeo edo partitura klasikozko sistema.
Nik lehengo kasuaren bidez erakutsiko dizuet instumentu hau jotzen sistemarik sinpleena eta errazena baita.
Lehenik jakin beharra dago zenbakiak erabiltzen direla botoiak definitzeko. Botoi bakoitzak bere zenbakia du. Eskuineko teklatuan zenbakiak behetik gora izendatzen dira(teklatuaren behealdean dagoen lehen botoiak 1 zenbakia du eta azkena dagonak berriz 23 zenbakia). Ezkerreko teklatuan beste forma batera ordenatzen dira. Hurrengo irudian ikus dezakezue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario